miércoles, 15 de mayo de 2013

INTERBENTZIOA TRINITATE PLAZAN

Trinitate plazan egunero hainbat gazte dabiltzate fulbolean jolasten, frontoian, eskaileretan denbora pasatzen...Baina urtean behin plazaren funtzioa guztiz aldatzen da donostiako jazzaldia dagoenean. Plaza osoa ahulkiz eta gradetaz betetzen da kontzertuak entzuteko.


Jazzaldian kontzertuak ikusteko arazoa, gende guztia apilatuta eta eserita dagoenez, ezin da musikaz eta aldi berean lagunekin eroso egon, trago bat hartzen edo aldamenekoei molestatu gabe berriketan egon, lekutik mugitu behin eta berriz...
Horretarako, trinitate plazan erabilera gabeko zonalde batean, zutik edo eserita, gendearekin hitz egiteko eta jazzaldian modu erosoago eta ezberdin batean egoteko plataforma bat proiektatu egin dut. Bolatokiaren goikaldean dagoen belar-txar eta erabili gabeko azaleran kokatu dut proiektua. Publiko eseria dagoen tokitik aldenduta dago, eta aldi berean kontzertuak entzuteko eta ikusteko leku paregabea da.



Egitura, hiru plataformetan banatzen da, eta hona igotzeko, frontoiaren atzean dauden harrizko eskailera zahar batzuetatik igotzen da. Hiru plataforma eskalonatuz osatuta dago, lehenengoa zorutik zentimetro batzutara igota, belardia ez kaltetzeko. Hurregoak 75cm-naka igotzen dira. Lehenengo plataforma libre geratuko zen, hurrengoa aulki eta mahai batzurekin, eta azkenean, bar-barra edo txosna moduko bat zerbait edateko edo jateko.
Estalkiak, 2 graduko inklinazioa daukate euri ura eramateko eta 2 metro bolatokirantz luzatzen dira estalki txiki bat modurantz. 

Proiektu hau jazzaldirako pentsatuta dago eta gustiz eramangarria da, andamioen egituran oinarrituta dagoelako.
 Baina baita ere urtean zehar erabili daiteke bar bat bezala gurasoek eroso dauden bitartean, ume txikiak plazako bekaldean jolas dezakete eta bertan bistan dituzte beti. 












martes, 30 de abril de 2013

IRAKASLEENTZAKO PROIEKTUA

Proiektu honetan, zonalde urbanizatu batean habitat bat sortzea du helburu. Proiektuzeko hiru irakasleentzako etxebizitza kokatzeko, hiru leku ezberdin proposatu ziguten: eraikin baten egituran (a), kanpuseko lorategiaren faroletan (b) eta tenpletean (c).




B zonaldea aukeratu dut, argitsuena delako, beste fakultateekin batera lauki bat osatzen duelako eta lorategia inguratzen duelako. Gainera tokian dauden hiru farolekin egituran lagundu dezakete.

PROIEKTUA:
Lekua aukeratu ondoren, pertsonen zirkulazioa aztertuz, eraikina altueran kokatu behar zela erabaki nuen, kalea libre utziz. 
Eraikina, hiru farolen ardatz lineala jarraitzen du, eta baita ere hauek erabiltzen ditu zutabe gisa. Bi solairutan banatuta dago eraikina:
Lehen solairuan: zonalde komuna, estudioa, sukaldea, egongela, bainugela...
Bigarren solairuan: logelak eta terraza handia.
Lehen solairuan dauden bi patioetatik, espiraleko eskailerak bigarren solairua konektatzen dituzte. Patioak, logelak eta leihoak, proportzionalak eta alternatuak daude. 














jueves, 25 de abril de 2013

LA BUENA VIDA



La buena vida liburuak, zazpi etxebizitza ezberdin aztertzen ditu. 5. kapituluan "Warhol and the factory", Loft-ei buruz hitz egiten du. Loftaren ideia Manhattan sortu zen, espazio urria zela medio, eta gero mundu osotik zabaldutako kontzeptua da, gaur egun luxusko etxeetan bihurtuz. Fabriketako espazioak etxebizitza bihurtuz, lan egiteko tailerra eta eguneroko bizitza bateratuz loftaren kontzeptua daukagu. 
Espazioa aprobetxatuz, pribazitateari uko egiten zaio, espazio amankomunak sortuz, espazio txiki bat nolabait handiagotuz, eta berrerabiltzeko edota funtzioz aldatzeko erreza dena.



domingo, 7 de abril de 2013

JAULAS, PARAGUAS Y BURBUJAS


Javier Echeparek unibertsitatean emandako hitzaldian, aipatu zigun berarentzak arkitektura hiru zatitan banatzen zela: kaiolak, aterkiak eta burbuilak.

Kaiolak zerbait negatibo badirudi ere, barne-kanpo arteko erlazioa nagusitzen du, barnealdea babestuz, baina aldi berean kanpo espazioa ahaztu eta garrantzia kendu gabe.



Aterkien kontzeptua, euritatik nahiz eguzkitik babesten gaitu, estalkiak sortuz. Ez ditu espazioak ixten eta aldi berean espazioak sortzen dituzte.


Burbuilak barne eta kanpo espazioak banatzen ditu. Elementu honen bitartez pribatutasun gehiago lortzen da nahiz eta gardenak izan. Kanpoko ingurumenetik isolatzen gaitu.



miércoles, 3 de abril de 2013

BARRIKAKO PROIEKTUA


 Barrika aukeratu dut lau lagunentzako etxebizitza egiteko. Urbanizatu gabeko lursaila aukeratu behar zenez, itsaslabarra, parking-a eta errepidea mugatzen dituen zonaldean kokatu dut proiektua, hondartzaren gainean.
Gainera, Plentzia, Sopelana, Getxo eta Bilbo gertu daude. Inguruan etxebizitza partikular batzuk daude, eta zonaldeko gazteek maiz joaten diren taberna bat dago.  


Etxea, lau modulu mugikorrez (logelak), zonalde komunaren bloke finkoa (sukaldea, egongela eta bainugela) eta hauek elkartzen dituen arku forma erraldoi batez (korridorea) konposatuta dago. 
Ardatz moduan erabilita, igerileku luze batek, etxea itsasoarekin konektatzen du eta lau moduluen ordena mantentzen du.
Moduluak metro batetako altueran daude, lursailaren inklinazioa aprobetxatuz, eta eskailera batzuetatik lorategira gaisten da, pribatutasun zonalde bat sortuz. Moduluen nahiz bloke komunen aurretiko fatxadak (itsasorantz ematen dute) kristalezkoak dira, itsaslabarraren eta Santanderrerainoko bistak eukitzeko, eta baita ere lorategiarekin eta igerilekuarekin konektatzeko. 
Arkuaren hormak, ingurukoekiko pribatasuna lortzen du, baina leiho batzuek, monotonia horrekin apurtzen dute. 






domingo, 31 de marzo de 2013

GREEN ROOF


Daniel Roehr Kanadako arkitektoak, fakultatera etorri zen green roof-ei buruzko hitzaldia ematera.

Green roof and wall eraikin baten teilatu eta fatxadetan ezarritako lorategiak dira. Eraikuntza hau gizakiak kendutako gune berdeak birsortzeko eta ingurune giroa hobetseko helburua dauka. Belardia teilatuan jartzean, eraikinaren tenperatura erregulatzen du, eta baita ere hiri batean teilatu guztietan green roof-ak jarriz, hiriaren tenperatura jaitsiko zen. Uholde arriskuak jaisten ditu, euri ura xurgatzen dutelako.
Ekologikoa izan dadin, eraikinaren kokapen geografikoari begiratu behar diogu, klima dela eta. Euririk ez duen leku batean jartzen badugu, ureztatze sistemak behar direnez, green roof-aren funtzioa galtzen da.
Euri ura pilatzeko lekuak behar dira, udako lehorte garaian lorategia ureztatzeko eta baita ere komunetako ura bezala erabiltzeko, ur kontsumoa murriztuz.


Bi green roof mota daude; intentsiboa eta extentsiboa.
Intentsibo mota, gainazal zonalde batzutan lorategia ipintzean datza, parke baten antzekotasuna daukana, diseinu estetiko bat dauka. Mantendu lanak sarritan behar dira.


Extentsiboa, teilatuaren azalera osoa landarez estaltzean datza. Ez du zainketarik behar, eta gainera azalera berde gehiago lortzen da, nahiz eta estetika berdina izan guztietan.

Hitzaldia baino lehen, ez nuen ideia asko gai honi buruz, eta ez nion garrantzirik ematen. Orain badakigu  modu erraz honen bidez, ingurumena zaindu dezakegula.

martes, 19 de febrero de 2013

ESPECIES DE ESPACIOS Georges Perec


Georges Perec (1936-1982) Frantziako XX. mendeko idazlerik esangueretarikoena da. Sorbonako unibertsitatean historia eta soziologia ikasketak egin zituen.

"Especies de espacios" liburuan orria, ohea, logela, apartamentua, eraikina, kalea, auzoa, hiria, landa, herrialdea, Europa eta mundua aztertzen ditu. Inguratzen gaituen espazioak eta objetuak ikusteko eta interpretatzeko era ezberdinak erakusten ditu. 

Nire ustez irakurketa bitxia eta interesgarria iruditu zait, pentsatzeko eta ausnartzeko oso baliagarria izan delako.