miércoles, 15 de mayo de 2013

INTERBENTZIOA TRINITATE PLAZAN

Trinitate plazan egunero hainbat gazte dabiltzate fulbolean jolasten, frontoian, eskaileretan denbora pasatzen...Baina urtean behin plazaren funtzioa guztiz aldatzen da donostiako jazzaldia dagoenean. Plaza osoa ahulkiz eta gradetaz betetzen da kontzertuak entzuteko.


Jazzaldian kontzertuak ikusteko arazoa, gende guztia apilatuta eta eserita dagoenez, ezin da musikaz eta aldi berean lagunekin eroso egon, trago bat hartzen edo aldamenekoei molestatu gabe berriketan egon, lekutik mugitu behin eta berriz...
Horretarako, trinitate plazan erabilera gabeko zonalde batean, zutik edo eserita, gendearekin hitz egiteko eta jazzaldian modu erosoago eta ezberdin batean egoteko plataforma bat proiektatu egin dut. Bolatokiaren goikaldean dagoen belar-txar eta erabili gabeko azaleran kokatu dut proiektua. Publiko eseria dagoen tokitik aldenduta dago, eta aldi berean kontzertuak entzuteko eta ikusteko leku paregabea da.



Egitura, hiru plataformetan banatzen da, eta hona igotzeko, frontoiaren atzean dauden harrizko eskailera zahar batzuetatik igotzen da. Hiru plataforma eskalonatuz osatuta dago, lehenengoa zorutik zentimetro batzutara igota, belardia ez kaltetzeko. Hurregoak 75cm-naka igotzen dira. Lehenengo plataforma libre geratuko zen, hurrengoa aulki eta mahai batzurekin, eta azkenean, bar-barra edo txosna moduko bat zerbait edateko edo jateko.
Estalkiak, 2 graduko inklinazioa daukate euri ura eramateko eta 2 metro bolatokirantz luzatzen dira estalki txiki bat modurantz. 

Proiektu hau jazzaldirako pentsatuta dago eta gustiz eramangarria da, andamioen egituran oinarrituta dagoelako.
 Baina baita ere urtean zehar erabili daiteke bar bat bezala gurasoek eroso dauden bitartean, ume txikiak plazako bekaldean jolas dezakete eta bertan bistan dituzte beti. 












No hay comentarios:

Publicar un comentario