domingo, 31 de marzo de 2013

GREEN ROOF


Daniel Roehr Kanadako arkitektoak, fakultatera etorri zen green roof-ei buruzko hitzaldia ematera.

Green roof and wall eraikin baten teilatu eta fatxadetan ezarritako lorategiak dira. Eraikuntza hau gizakiak kendutako gune berdeak birsortzeko eta ingurune giroa hobetseko helburua dauka. Belardia teilatuan jartzean, eraikinaren tenperatura erregulatzen du, eta baita ere hiri batean teilatu guztietan green roof-ak jarriz, hiriaren tenperatura jaitsiko zen. Uholde arriskuak jaisten ditu, euri ura xurgatzen dutelako.
Ekologikoa izan dadin, eraikinaren kokapen geografikoari begiratu behar diogu, klima dela eta. Euririk ez duen leku batean jartzen badugu, ureztatze sistemak behar direnez, green roof-aren funtzioa galtzen da.
Euri ura pilatzeko lekuak behar dira, udako lehorte garaian lorategia ureztatzeko eta baita ere komunetako ura bezala erabiltzeko, ur kontsumoa murriztuz.


Bi green roof mota daude; intentsiboa eta extentsiboa.
Intentsibo mota, gainazal zonalde batzutan lorategia ipintzean datza, parke baten antzekotasuna daukana, diseinu estetiko bat dauka. Mantendu lanak sarritan behar dira.


Extentsiboa, teilatuaren azalera osoa landarez estaltzean datza. Ez du zainketarik behar, eta gainera azalera berde gehiago lortzen da, nahiz eta estetika berdina izan guztietan.

Hitzaldia baino lehen, ez nuen ideia asko gai honi buruz, eta ez nion garrantzirik ematen. Orain badakigu  modu erraz honen bidez, ingurumena zaindu dezakegula.

No hay comentarios:

Publicar un comentario